Planifikatu eta erreserbatu

zure bidaia hemen

Gorbeia Natura librea
Ezagutu itzazu Euskadiko paradisu galduko paisaiarik oparoenak. Gozatu gure gastronomiaz, eta ostatu xarmagarriez.
Gorbeia Jatorrizko Bertsioa
Ibilbide tematikoak eskaintzen dizkizugu, pic-nic-ak, kultur eta abentura-jarduerak; eta baita plan gehiago ere, zuk nahieran aukeratzeko

Euskadi > Vitoria

Plaza Virgen Blanca Catedral Sta. María Salburua Fiestas de La Blanca
Vitoria

Vitoria-Gasteiz, Euskadiko hiribura, erdi aroko iragan batek bustitzen du. Alde zaharrean dira nabarienak horren aztarnak, muino baten goialdean; bihurgunedun kale estuz, kantoiez eta enparantza txikiz beteta dago. Katedral zaharra nabarmentzen da bertan, Ken Follet nobelagile ingelesa inspiratu zuen eraikina. monumentu honek hamarkada bat pasatxo darama zaharberritze lanetan, baina inoiz ez dizkie bisitariei bere ateak itxi.

Alde Zaharraren oinetan hiriaren lehenengo zabajgunea dago, besteak beste, Espainia eta Andre Mari Zuriaren plazak eta Eduardo Dato eta Postas oinezkoen kaleak barne hartzen dituena.

Bestalde, gogoratu beharra dago 2012ko Europako Hiri Berdean gaudela. beste arrazoi batzuen artean, hiria inguratzen duten parke eta pasealekuz osatutako eraztun berde handiari eta Florida eta Pradoko hiri-paisaia finei esker lortu du sari hori.

www.vitoria-gasteiz.org/turismo

Gorbeia Central Park © 2013
Parte hartu: Facebook Twitter
Minube Hosted by Creatibe