Planifikatu eta erreserbatu
zure bidaia hemen
Egutegia
| 2012-01-13 | FITUR LEHIAKETA '12 |
|
| 2012-04-19 |
Gorbeia Central Park saritua Alimara sarietan
Urtebete baino gutxiagoan bi sari jaso ditu euskal turismo-produktu bikain honek. Lehena, fitureko turismo aktiboko produktu onenaren saria izan zen. gorbeia central parkek beste sari bat jaso du, oraingoan bartzelonan eta cett grupek ematen dituen alimara sarien xxviii. Edizioan. Ccetek eta sitcek elkarlanean antolatzen dituzten sariotan, oraingo honetan "tokiko erakunde turistikoen" kategorian saritu dute gorbeia central park, aintzat harturik turismo eta ostalaritza sektoreak, publikoak zein pribatuak, bere baliabideak jakinera emateko egiten duen ahalegina. Honekin bi dira dagoeneko urtebete baino gutxiagoan jaso dituen sariak. Lehenengoa fituren jaso zuen, turismo aktiboko produktu onenaren saria hain zuzen. Saria jasotzera, zuaiko koadrillako presidente lierni altuna, gorbeialdeko presidente txomin ozerinjauergi, eta gorbeia central parkeko talde teknikoa bertaratu ziren. Cettk 28 urte daramatza alimara sariak antolatzen, sitc-kataluniako nazioarteko turismo azokarekin elkar hartuta, eta beti ardatz beraren inguruan: sustapen turistikoko materialen kalitatea eta berrikuntza, eta eskaera handitzeko erakunde publiko zein pribatuek egiten duten Ahalegina saritzea. |
|
| 2012-04-23 |
Aipamen Berezi bat Euskadiko Turismo Sarietan
Aipatu beharra dago Gorbeia Central Park proiektuari aipamen berezia eman diotela Turismoko Euskadi Sarietan, ekimen berritzailea delako eta eskualdeko turismoa bultzatzen duelako, instituzioen, eskualdeko erakundeen, udalen eta enpresa pribatuen ahalegin bateratuari esker. Urtebete baino gutxiagoan irabazi duen hirugarren saria da. Aurreko biak Fiturren eta Bartzelonan -Alimara sarietan- irabazi zituen. |
|
| 2012-05-29 |
Naturaren Azokan egindako zozketaren irabazleak
Maiatzaren 26 eta 27an Gorbeia Central Park Donostian izan da, Miramar Jauregian egiten zen Natura eta Aisiaren Azokan. Asteburuan zehar inkesta bat bete duten artean 5 esperientzia zozketatu dira eta hauek dira irabazleak: - BODYMIND-a 8 pertsonentzat:Miren Sistiaga Hayet (Donostia) - TERMO-EGUNSENTIA 8 pertsonentzat: Txetxo Lopez (Donostia) - ARTZAIN EGUN BATEZ 4 pertsonentzat: Amaia Maiz Telleria (Billabona) - ESKUZ ESKU 4 pertsonentzat: Mikel Izquierdo Berezo (Lasarte-Oria)
|



