Planifikatu eta erreserbatu
zure bidaia hemen
Top Lekuak > Urtegiak
Freskatzeko, eta aisialdi-jarduera anitzez gozatzeko, inguruko urtegiak proposatzen dizkizugu: Albina, urrunaga eta Ullibarri-Ganboa. Albina aukerako urtegia da ur lasaietan piraguismoa egiteko.
Urrunagako urtegiaren inguruan ibilaldi atsegingarriak egin ahal izango dituzu, udanzehar egiten diren ur-kirolei begira. Urtegiaren ertzetan bi aisialdi-gune ditu: Sorgimendi, mahaiez, iturriz, hondartzaz eta zuhaiztiez hornituriko atseden-lekua, eta Zabalain, zuhaitzez inguratutako parkea, mahai eta barbakoekin. Uribarri-Ganboa maila goreneko erreferenta da aisialdi- eta kirol-jarduerei dagokienean: arrantza, piraguismoa, windsurf, ibilaldiak... Ur basterrean du Gasteizko Klub Nautikoa, eta Landan bainurako egokitutako aisialdi-gune bat dago.



